XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Klima

Herri edo lurralde bateko eguraldia urterik urte aztertu ondoren, herri horretako klima zein den erabaki daiteke.

Gure inguruko klimak horrela sailkatzen dira:

- Klima ozeanikoa:

Euri ugari, urte osoan zehar (1500 mm).

Tenperaturak ez oso hotzak neguan (8ampdeg;C) eta ez oso beroak udan (18ampdeg;C).

- Klima mediterranearra:

Euri gutxi edo eskasa, urte osoan zehar (500 mm).

Tenperaturak freskoak edo hotzak neguan (5ampdeg;C) eta beroak udan (23ampdeg;C).

- Klima menditarra:

Euria eta elurra neguan.

Tenperaturak oso hotzak neguan eta freskoak udan.

Askotan batezbeste 12ampdeg;C-tik beherakoak urte osoan zehar.

Arabako klima

Orain arte irakurri duzuna kontuan izanik, eta zuk zure aldetik jaso ditzakezun beste datu batzuk erabiliz, egizu Arabako klimaren sailkapena:

Klima bakarra al du?

Zure iritzia emateko zein datu hartzen dituzu kontuan?

Arabako udalekuak koka itzazu aurreko bi mapa horietan.

Eurien mapan jarri ondoren, erantzun ezazu:

- Euri gutxi ala asko dute urte osoan zehar?

- Udan aterkirik beharko al da leku horretan?

Tenperatura mapan begiratu orain:

- Bero handia izaten al da?

- Ala tenperatura epelak izaten dira?